Comunidad Vasca de Innovadoresβeta


Regístrate | Clave olvidada

Twitter
Herritarrek parte hartzeko gunea

Creado por: irekia ej-gv Administrator

Últimos miembros: 91

Subscribirse al RSS

Páginas personales > Lege oharrak

Lege oharrak

Irekian emandako datuen segurtasuna eta pribatutasuna

Bi atal ditu: lehenengoak, erabiltzaileei Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunean argitaratutako berriei iruzkinak egitea ahalbidetzen die; eta bigarrenak, erabiltzaileari Innobasque elkarteak garatutako eta IREKIArekin lotutako Euskal Berritzaileen Komunitatea plataforma informatikoa erabiliz, beren proposamenak egitea eta beren iruzkinak argitaratzea ahalbidetzen dio. Hau da, elkarte honek Komunikazio Idazkaritza Nagusiaren eskura jarriko du tresna informatiko bat, eta horren bidez, Eusko Jaurlaritzak herritarrekin batera jardun ahal izango du, beren iruzkinak, iritziak eta ekarpenak jasotzeko, horretarako zehazki, Irekia izenaren azpian, Euskal Berritzaileen Komunitatearen webgunean sortutako elkarlanerako foro batean.

2. Erabiltzaileak emandako datuak, soil-soilik eta era esklusiboan, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren Komunikazio Idazkaritza Nagusiaren Irekia web orrian aurreikusitako xedeetarako erabiliko dira.

3. Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren Komunikazio Idazkaritza Nagusiari baimen espresua ematen zaio datuak, Irekia webgunean, Eusko Jaurlaritzaren laguntzailea den Innobasque Euskal Berritzaileen Komunitatearen webguneari lagatzeko.

4. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legean xedatutakoa betez, interesatuak edo datuen titularrak edo datuen eragina jaso duenak, edozein unetan, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta haien aurka egiteko, eta posta bidez ondoko helbidera zuzentzeko eskubidea erabili ahal izango du: Nafarroa kalea, 2. zk., 01007 Vitoria-Gasteiz.

5. Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren Komunikazio Idazkaritza Nagusiak eta Innobasque-ek izaera pertsonala duten datuen segurtasuna bermatzen duten eta horiek baimenik gabe aldatzea, galtzea, tratatzea edo eskuratzea ekiditen duten beharrezko neurri teknikoak eta antolaketa neurriak hartzeko konpromisoa hartzen dute, kontuan izanik teknologiaren egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak, bai gizakiarengandik datozenak bai ingurune fisiko edo naturaletik datozenak, eta bereziki, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan aurreikusitakoak.

gobierno abierto

Última actualización hace 185 dias por irekia ej-gv Administrator

Debes regístrate para poder hacer comentarios y participar en la comunidad.