Comunidad Vasca de Innovadoresβeta


Regístrate | Clave olvidada

Twitter
Punto de encuentro para debatir sobre la modificación de la ley vasca en materia de tabaco con estudios e informes que lo avalan.

Creado por: Dirección de Drogodependencias

Últimos miembros: 10

Pertenece a: Irekia - Gobierno Abierto.

Subscribirse al RSS

Páginas personales > Droga-menpekotasunen euskal 18/1998 Legearen aldaketaren justifikazioa

Droga-menpekotasunen euskal 18/1998 Legearen aldaketaren justifikazioa

Drogen kontsumoa errealitate konplexua da, gizakion gizarte gehienetan gertatzen dena. Nahiz eta drogen erabilera guztiak ez dituzten berez osasun arazoak edo kalteak sortzen, azken hamarkadetan, antzeman da kontsumo batzuk, bai kontsumitutako kopuruarengatik, bai testuinguruengatik, bai pertsonengatik (adingabeak,...), osasun publikoaren gai bihurtu direla.

Drogen fenomeno sozialaren ezaugarrietako bat da errealitate aldakorra dela. Horri aurre egiteko, prebentzioaren ikuspegitik, kalteak murrizteko, laguntza eskaintzeko eta gizarteratzeko, beharrezkoa da, bai esparru publikotik, bai pribatutik behar adina bitarteko jartzea, egoera zein den jakiteko eta gai hauek esparru guztietan lantzeko, araudiaren esparruan, besteak beste.

Testuinguru honetan, Eusko Jaurlaritzak, bere eskumenen esparruan, drogamenpekotasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko azaroaren 11ko15/1988 Legea onartu zuen, euskal gizarteak modu positiboan baloratu zuena. Hamar urte geroago, drogamenpekotasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko uztailaren 25eko 18/1998 Legearen bitartez, 15/1998 Legea aldatu zen, Eusko Jaurlaritzako Drogamenpekotasunei buruzko Batzordearen 1994ko ekainaren 30eko akordioan jasotako ildoetara egokitzeko; horren helburuetako bat, erretzaileak ez diren pertsonen eskubideak babesteko beharrari buruzkoa zen, beste eskubide hipotetiko batzuekin talka egiten zuten egoeretan.

Aipatu 18/1998 Legea indarrean sartu zenetik gaur egun arte, tabakoaren esparruan, Tabakismoa Kontrolatzeko Europar Estrategiaren eta Tabakoa Kontrolatzeko OMEren Esparru Hitzarmenaren bidez, hainbat Europar Zuzentarau onartu dira alor horri dagokionez, eta Europako Parlamentutik, Estatu kideei eskatu egin zaie, besteak beste, lantoki itxietan (baita sukaldaritza lokaletan ere) eta Europar Batasuneko eraikin eta garraiobide publiko itxi guztietan eta haurrentzako parte publikoetan erretzea erabat debekatzeko. Era berean, indarrean dauden arauak berrikusteko eskatzeaz gain, Europako Parlamentuko Osoko Bilkurak Batzordeari eskatu zion lege proposamen berriak sartzeko aukera azter zezan, eta besteak beste, ondokoak formulatu zituen: garraio pribatuetan adingabeen aurrean tabakoaren erabilera debekatzea, 18 urtetik beherakoei tabako produktuak saltzea debekatzea eta dendetan autozerbitzu apaletatik tabako produktuak kentzea. Tabakismoa Kontrolatzeko Europar Estrategia, Tabakoa Kontrolatzeko OMEren Esparru Hitzarmena eta Europar Zuzentarau batzuk oinarritzat hartuz, Estatu espainiarraren esparruan indarrean dagoen legeria onartu zen, oinarrizko izaera duena, tabakismoaren kontrako osasun neurriak ematekoa eta tabakoaren salmenta, hornidura, kontsumoa eta publizitatea arautzekoa (28/2005 Lege organikoa, abenduaren 26koa).

Hurrengo 18/1998 Legearen erreformak kontuan hartuko du tabakoarekin zerikusia duten gaiak, osasun publikoa babestearen esparruan, OMEk, Europar Batasunak eta indarrean dagoen legeriak planteatzen dituzten eskakizunetara egokitzeko. Lege honen bidez lortu nahi dena da geroz eta pertsona gehiagok tabakorik gabeko gune gehiago izatea eta, horrela, erretzaileak ez diren pertsonen eskubidea bermatzea.

Xede horrekin, Lege honetan ondoko puntuak arautzen dira: a) tabako kontsumoaren publizitatea eta sustapena; b) tabakoaren hornidura eta salmenta; c) tabako kontsumoak, hirugarren bati eragiten diotenean –publikoak diren espazio itxietan edo adingabeak dauden lekuetan, edo pertsonak lanean ari diren lekuetan-; d) urraketa eta zigorren erregimena; eta e) tabakismoa prebenitzeko, osasuna sustatzeko eta tabako menpekotasuna gainditzea errazteko neurriak.

    Arau orokor gisa, publikoak diren gune itxi guztietan erretzea debekatzen da. Era berean, debekatuta egongo da adingabeen aurrean eta lanean ari diren pertsonen aurrean tabakoa kontsumitzea.

    Lege honen bitartez tabakismoa prebenitzearen eta laguntza eskaintzearen esparruan ahalegin berriak egin nahi dira, gizarte eta osasun arloetako eragileen parte-hartze aktiboarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko pertsona ez erretzaileen tasa igotzeko helburuarekin.

    Lege testu berria, tabakoarekin zerikusia duten eduki berriez gain, aurreko legeria bezala, izaera pedagogiko baten barruan eta drogen fenomeno soziala ulertzeko eta bertan esku hartzeko ereduan, erkidegoaren estrategia baten barruan sartzen da, ondoko ezaugarriekin:

1.    Globalizazioa; alkoholaren, tabakoaren eta psikofarmakoen, eta substantzia estupefaziente eta psikotropiko izenekoen osasun, gizarte, hezkuntza, delitu, ekonomia eta abarrekin zerikusia duten alderdiak lantzen baitira.

2.    Normalizazioa; izan ere, substantzia horien guztien kontsumo jakin batzuetatik sortzen diren behar desberdinen erantzuna planteatzen baitu, euskal gizarteak familia beharrei (osasuna, hezkuntza, gizarte zerbitzuak, polizia, etab.) erantzuteko dituen ohiko egituretatik.

3.    Plangintza; izan ere, Herri Administrazioak, drogen eskaintzaren prebentzioa, laguntza, gizarteratzea eta kontrola gauzatzeko beharrezkoak diren sektore desberdinen esku-hartzea modu koordinatu, planifikatu eta iraunkor batean antolatzera behartzen ditu.

4.    Parte-hartzea; fenomenoaren ordezkaritza sozial desberdinak kontuan hartu beharra ezarriz eta drogei konponbideak bilatzeko ezinbestekoak diren herritarrek parte-hartzeko bideak finkatuz.

Legea eratzeko orduan, kontuan hartu da nazioarteko, estatuko eta autonomia erkidegoetako eta europar erkidegoko legeria, eta bereziki kontuan hartu dira OMEren irizpideak. Dagoen legeria orokorraren esparruan, eta bereziki, osasunaren eta gizarte zerbitzuen eremura zuzentzen den legeriaren esparruan kokatzen da. Bere oinarrizko erreferentzietako bat, Euskal Autonomia Erkidegoan drogamenpekotasunen fenomenoaren pertzepzio sozialaren azterketa izan da.

Lege hau, osasuna, gizarte laguntza, hezkuntza, polizia, tokiko erregimena, gazteria, barne merkataritza, espetxe erakundeak eta adingabeen zentroak, kontsumitzailearen eta erabiltzailearen defentsa, Justizia Administrazioa - Polizia Judiziala, publizitatea, estatistika eta ikerketa bezalako alorretan Autonomia Estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoari ematen dizkion eskumenen esparruan kokatzen da.

gobierno abierto

Última actualización hace 164 dias por Dirección de Drogodependencias

Debes regístrate para poder hacer comentarios y participar en la comunidad.